Ibarrangelun kantu bazkaria egingo dute zapatuan
Laida hondartzako Arketa kanpineko jatetxean bazkalduko dute. 14:30etan ipini dute hitzordua. Trikitixa doinuek girotuko dute otordua, eta bazkalostean kantatuko dute.
Bazkaltzera joan gura dutenek Ibarrangeluko kultur etxean edo kanpineko tabernan eman behar dute izena. Kultur etxea arratsaldez dago zabalik, 17:00etaik aurrera. Bertara joan ezin duenak, 946 276 198 telefono zenbakira deitu dezake. Bestalde, honako hau da kanpineko tabernaren telefono zenbakia: 946 276 116