Gernika-Lumoko plantilla organikoa helegiteak aztertu barik onartzea kritikatu du ELAk
Gernika-Lumoko Udaleko plantilla organikoaren proposamenari ELAk jarritako helegiteak ez dituztela kontuan hartu salatu du sindikatuak. Prentsa oharrean kritikatu duenez, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (BAO) publikaatu dutena «gezurra» da. Hain zuzen, helegiteak aurkezteko epean erreklamaziorik ez dutela jaso argitaratu dute BAO-n, eta, horrela, behin-betiko onartu dituztela 2014rako aurrekontu orokorra eta plantilla organikoa. Horren aurrean, ELAk salatu du sindikatu horrek plantilla organikoaren proposamenari helegiteak egin zizkiola, eta abuztuaren 20an aurkeztu zuela idazkia Gernika-Lumoko Udalean.
Beraz, dokumentazio ofiiziala faltsutzea leporatu dio ELA sindikatuak Gernika-Lumoko Udalari. «Bizaiko Aldizkari Ofizialean informazio faltsua argitaratu dute, epearen barruan alegaziorik jaso ez dutela esanez».