
Udako nekazal azoken azkena egin dute gaur Busturian. Uztaileko lehenengo egunean egin zuten lehena, eta, geroztik, eguaztenero, Axpe auzoko plazan batu dira nekazariak beraien produktuak saltzeko. Hala, tomateak, letxugak, piperrak, lekak, porruak eta beste hainbat izan dituzte salgai udako nekazal azokan. Aurten, gainera, udako azken nekazal azoka horretan, eskultura baten zozketa egin dute. Hain zuzen, azokako bezeroen artean zozkatu dute Kike Arzubiaga aristaren lana; zenbait lagun izan dira gaur Axpe plazan bildutakoak, baina bakarra izan da eskulturaren irabazlea: Jose Angel Ibeas.