Morgak izan baditu paraje ederrak, eta horiek ezagutarazi nahi ditu udalak argazki lehiaketa baten bitartez. Aurten bigarrenez antolatu dute lehiaketa; eta, dagoeneko, zabaldu dute argazkiak batzeko epea.
Udalak jakinarazi duenez, interesatuek urriaren 31 baino lehenago aurkeztu behar dituzte argazkiak. Parte hartzaile bakoitzak bost irudi aurkeztu ditzake gehienez.
Argazkilaritza zaleek bete beharreko baldintza bakarrak bi dira: irudi digitalak aurkeztea, eta argazkiei apaindurarik edo aldaketarik ez egitea. Morgako bizilagunez gain, inguruetako herritarrek ere parte hartu dezakete lehiaketan.
Interesatuek

helbidera bidali behar dituzte lanak Argazki Lehiaketa izenburupean. Bidaltzailearen datuak eta kontakturako telefono zenbakia ere jarri behar dira.
Sari banaketa abendu aldera egingo du udalak. Argazki onenaren egileak Bitxia upategiko produktu sorta eta bi pertsonentzako hamaiketakoa irabaziko ditu. Bigarren sailkatuak, bestalde, bi pertsonentzako hamaiketako irabaziko du.
Horrez gain, baina, morgatarrek 2015eko egutegia egingo dute hamabi argazki hoberenekin, eta lehiaketara aurkeztutako lanekin erakusketa jarriko dute.