
Ordiziaren kontra lehiatuko dira etzi 12:00etatik aurrera. Oscar Astarloa Gernika Rugby taldeko entrenatzailearen berbetan irabaztea izango da helburua «badakigu zaila dela, eurentzat etxean jokatzen duten ligako lehen partidua delako, eta aurrekoan Madrilen galdu egin zutenez irabazteko gogoz daudelako. Baina, aurreko asteburuan moduan jokatu eta antzeko partida irteten bazaigu irabazteko aukera izango dugu». Astean zehar gogor entrenatzen dabiltzala azaldu du Astarloak, lan «ona» eginez.
Aurreko asteburuan irabaztea kostatu zitzaiela esan du taldeko entrenatzaileak. Hala ere, jokalariek egindako lanaz eta erakutsitako jokoaz pozik dago.
Jokalariek lan ona egin zutela eta gazteek ere debutatzeko aukera izan zutela nabarmendu du. Hala, «sentsasio onak» izan zituztela kontatu du. «Iazko denboraldian baino hobeto aritu ginela uste dut, bai aurrean eta bai atzean lan ona egin genuen eta alde horretatik uste dut lortu dugula taldea orekatzea», azaldu du Astarloak. Hala, Gernikako taldea sailkapeneko laugarrena da bost punturekin