
Aurreko zapatuan Eako laugarren nekazal azokan jakinarazi zituzten lehiaketaren irabazleak. Aurten lehenengoz antolatu dute herrian Lore Art-Ean lehiaketa. Herriko baserri eta etxeetako etarteak eta etxaurreak lorez edota landarez apaintzeko lehiaketa izan da. Bi kategoria izan ditu: baserriak eta etxeak.
Baserrietan, Bix baserriko ataria izan da epaimahaiaren gustokoena, eta Elorria baserrikoa geratu da bigarren postuan. Bestalde, Aintzane Carrascok irabazi du etxeetan, eta Mari Luz Bilbao izan da bigarrena.
Lehen urtea izan arren, bizilagun asko animatu dira lehiaketan parte hartzera. Hamazortzi partaide izan dira, zein baino zein etxaurre dotoreagoarekin.