Batzarra egingo du Gernika-Lumoko Jai Batzordeak, bihar
Gernika-Lumoko abuztuko jaiak amaituta, ekitaldi berriari ekingo dio Jai Batzordeak. Hala, urrian hasi eta hurrengo urte osoan ospatuko dituzten festak prestatzen eta bestelako ekimen eta ekintzak antolatzen hasiko dira. Horretarako, baina, herriko talde, elkarte eta norbanakoen parte hartzea ezinbestekoa dela jakinarazi du Jai Batzordeak, eta bihar egingo duten batzarrera joateko dei zabala egin du.
Urteko balorazioa egingo dute biharko batzarrean, eta datorren urtera begirako erronka eta zereginak zehaztuko dituzte. Hori dela eta, ordezkaritzarik ahalik eta zabalena gura dute. 19:00etan batuko dira bihar, Gernika-Lumoko Kultur Etxean.