Zehaztutako parte hartzaileen gehienezko kopurua bete ditu aurten Mendata Ezagutuz probak, eta zenbait lagun parte hartu ezinik geratu direra. Hala adierazi du probaren koordinatzaile Dabid Zabalak. “Parte hartzearen aldetik oso pozik gaude”. Mendi maratoian ere iaz baino korrikalari gehiago izan dira, gainera. 100 lagunek parte har zezaketen gehienez, eta 47 lagunek hasi zuten proba. Arkaitz Galindez Aizkorreta izan da azkarrena, 3:53:07ko denborarekin. Emakumezkoen artean, Araitz Irazu Legorburu heldu zen lehenengo helmugara, 4:34:34ko denborarekin
Berritasunen artean, martxak eta maratoiak kontrako noranzkoan egin izana aipaatu du Zabalak. “Hamabosgarren edizioa izan da aurtengoa, eta lehenengoz aldatu dugu ibilbidea, eta gogorrago egin zaiela esan digute parte hartzaile askok”. Bestalde, hiru martxa antolatu dituzte aurten: “23 eta 39 kilometroko martxez gain, martxa laburra egiteko aukera izan da lehenengoz, 14 kilometrokoa”.