Aranoa eta Guezalaren Gernikei buruzko berbaldia antolatu du Euskal Herria Museoak
Euskal Herria Museoko beharginek jakinarazi duenez, biharko (irailaren 11) Aranoa eta Guezalaren Gernikak. Eresoinka kasua erakusketagaz lotutako berbaldia antolatu dute. Hain zuzen, Xabier Saenz de Gorbea erakusketako komisarioa izango da hizlaria, bertoko museoak antolatutako saioan. Jakinarazi dutenez, 19:00etan hasiko da azalpenak ematen. Amaieran bildutakoen zalantzak argituko ditu hizlariak.