
Urbasara irteera antolatu du Gernika-Lumoko Goi-Zale mendi taldeak. Hain zuzen ere, irailaren 27an eta 28an joango dira Nafa- rroako parke naturalera, eta mendia egiteko zein mendiko bizikletan ibiltzeko aukera izango dute txango horretan parte hartzen dutenek.
Goi-Zalek antolatutako irteeran parte hartu nahi duenak, bai- na, izena eman beharko du aldez aurretik. Irailaren 18a izango da horretarako azken eguna, eta mendi taldearen lokalera jo beharko da.
Martitzenetan eta eguenetan eman ahalko da izena, 20:00etatik 21:30era. Taldeko bazkide direnek 66 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek 76 euro. Diru horrekin, autobusa, afariak, ostatua eta gosariak ordainduko dituzte antolatzaileek.
Artaza kanpinean igaroko dute gaua, eta lo zakua nork bere etxe- tik eroan beharko duela gogorarazi dute antolatzaileek. Hilaren 27an, 08:00etan aterako dira, Gernika-Lumoko autobus geltokitik.
Zapatuan: Oinez, Beriain (San Donato) mendia igoko dute (5-6 orduko igoera). BTT, 5-6 orduko buelta Urbasan.
Domekan: Oinez, Urederra-Balcon de Pilatos 4-5 orduko txangoa. BTT: 4-5 orduko buelta Urbasan.