Eguenetik zapatura udako 'outlet' azoka hartuko du Jai Alai frontoiak
https://www.youtube.com/watch?v=U7VVoLugZh8
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Gernika-Lumoko Merkatari Elkarteak udako outlet azoka aurkeztu du eguerdian. Jakinarazi dutenez, eguenetik zapatura (hilaren 11tik 13ra) zabalduko dute azoka, erosleei kalitatezko erosketak egiteko aukera eskainiz. Neguko outletaren antzera, udakoa ere Jai Alai pilotalekuan egingo dute. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, “eremu oso egokia da azoka egiteko, eta bezeroek hala adierazi zuten neguan”. Horregatik, errepikatzea erabaki du Merkatari Elkarteak. Eguen eta barikuan, 10:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:00etara zabalduko dute azoka. Zapatuan, bestalde, 10:00etatik 15:00etara.
Udako azokan 20 establezimenduk parte hartuko dute. Merkatarien berbetan, produkturik hoberenak jarriko dituzte salgai, prezio merkean. Besteak beste, adin tarte guztientzako arropak, osagarriak, altzariak, zapatak, dekorazio produktuak, eta joskintza produktuak erosi ditzakete Jai Alaira doazenek.
Erosketak egiten dituzten bezeroek, 10 euroko deskontu bonuak eskuratu ahal izango dituzte. Horretarako, Gernika-Lumoko merkatariekin zerikusia daukaten galderak erantzun beharko dituzte erosleek. Bonuak azokan bertan gastatu beharko dituzte onuradunek. Guztira, 50 bonu banatuko dituzte.
Gurasoek erosketak lasai egin ditzaten, bestalde, txikigune bat jarriko dute frontoian bertan. Puzgarriak, eta jolasak izango dira, besteak beste. Azokan taberna zerbitzua ere egongo da.
Denda parte hartzaileak
Garoa, Bego&Nerea lurrindegia, Umeak, Duka, Maeva, Amutio drogeria, Ekhilore parafarmazia, Mikel Altzariak, Gissela, Kikaren Munduan, Fermin Berria, Arrobagreen, Gloss, Hurbil, Txof!, Chic, Marlei, Boutique Fans, Duna eta Nautica Colimbo.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.