Hirugarren mailako futbol taldeek hirugarren jardunaldia jokatuko dute asteburuan
Bihar Bermeoko futbol taldeak Arenasen kontra jokatuko du 18:00etatik aurrera Getxon. Bestalde, Gernikak Lagun Onak taldea hartuko du etxean domekan. Urbieta futbol zelaian, 18:00etan hasiko da partidua.
Sailkapenean hiru punturekin zazpigarren daude bermeotarrak, eta gernikarrak hamaseigarren daude, puntu bakarrarekin.
Aurreko jardunaldian Bermeok 1-3 irabazi zion Amurriori. Bestalde, Gernikak 1-0 galdu zuen Portugaleteren kontra. Lehen jardunaldian, berriz, 0-1 galdu zuen etxean Bermeok Erandioren kontra. Gernikarrek 0-0 berdindu zuten Alavesen kontra denboraldiko lehen paridua.