
Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak hilaren 7tik 16ra bitartean diren arren, aurten, aurreko eta hurrengo asteburuetan ere jai giroa nagusituko da he- rrian. Bihar Euskal Herriko Elektrotxaranga topaketaren doi- nuek alaituko dute herria egun osoan. Hilaren 16an Xixili agurtu arren, bestalde, hilaren 20an estropadak eta beste hainbat ekintza izango dira aukeran.
Maribi Larrinaga Bemeoko Jai Batzordeko kidearen berbetan, “adin guztientzako ekintzak antolatzen ahalegindu gara; ume zein helduentzat. Hala, herritarrak ekintzetan parte hartzera animatu nahi ditugu, jai baketsuen aldeko mezua zabalduz»”.
Bermeoko jaietako gehigarria