
Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, asteburuan emango dute bukatutzat Omako bisita gidatuen programa. Bisita gidatua egin nahi dutenek gaur (hilaren 5a), bihar (hilaren 6a) eta etzi (hilaren 7a) izango dituzte azken aukerak, 12:00etatik 17:00etara.
Aurten, gainera, berritasun bat daukate bisita gidatuek. Umeekin doazen familiek, esaterako, bisita dibertigarriagoa eta estimulatzaileagoa egin ahal izango dute. Euskaraz eta gaztelaniaz egin daitezke bisita gidatuak.
Bisita gidatua egiteko, ezinbestekoa da izena aldez aurretik ematea. 94-465 16 57 telefono zenbakira deituz, edota
santimamine@bizkaia.net helbidera idatziz egin daiteke erreserba.