Muruetako esku pilota txapelketaren finalerdiak eta finala jokatuko dituzte asteburuan
Andra Mari jaien barruan, Muruetako frontoiak herriko esku pilota txapelketaren finalerdiak eta finala hartuko ditu asteburuan. Aurtengoa, muruetarrek antolatzen duten bosgarren txapelketa da, baina berritasun batekin dator. Izan ere, 2014koa binakako txapelketa da, aurreko urteetan gertatu ez bezala.
Finalerdiak barikuan (hilaren 5a) jokatuko dituzte, 20:00etatik aurrera. Lehen partida, Amanteri/Azpuru (Abadiño) eta Uriona/Kue (Lea Ibarra) bikoteek jokatuko dute. Bigarrena, bestalde, Lopez-Izurieta (Sestao) eta Etxebarria/Ajuria (Zornotza) bikoteek. Sailkapena lortzen duten bikoteek, domekan neurtuko dituzte indarrak, 20:00etan.
Javier Ondarza alkateak jakinarazi duenez, giro bikaina egotea espero dute. Final laurdenetan ere hala gertatu da, eta pilotariek ikuskizun ederra eman dute. Jakinarazi duenez, partida onak izan ziren.