Joan den martitzenean Mutrikuko portuan ikusgai egon ostean, atzo Bermeon izan zen Saltillo eskola belaontzi historikoa. Bermeoko portuan izan zen bitartean, hainbat eta hainbat herritar gerturatu ziren belaontzia ikustera. Saltillo ontzia Amsterdamen (Holanda)eraiki zuten 1932an. HasIera baten, Leander izenagaz ureratu zuten, baina Pedro Galindez Bilboko Merkataritza Ganberaren presidenteak Saltillo izena jarri zion 1934an. 1987an, bere egoera kaxkarra zela eta, belaontzia konpontzen hasi ziren. Hain zuzen, 1998an amaitu zituzten konponketa lanak. Egun, praktiketako ontzi bezala erabiltzen dute Portugaleteko Nautika eta Makinetako Goi eskolakoek. Ontzi berezia da, XX. mende hasiera bezala egiten baitira maniobra guztiak.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.