
Bihar hasi eta martitzena bitartean jai giroan batuko dira herritarrak. Astelehenean ospatuko dute Andra Mari eguna, baina, asteburua ekintzaz beterik dute bi herrietan.
Bihar Muruetan esku pilotako binakako txapelketako final erdia jokatuko dute 20:00etan. Halaber, zapatuan paella, tortilla eta briska txapelketak egingo dituzte. Bestalde domekan, eguerdiko 13:00etan aizkora desafio ikusgarria egingo dute eta 2.000 euro izango dituzte jokoan. Igor Duñabeitia Busturialdeko txapeldunak eta Aritz Irazabal Bizkaiko txapeldunordearen arteko desafioa izango da. Arratsaldean, berriz, Euskal liga txapelketarako puntuagarria den goitibehera jaitsiera egingo dute.
Nabarnizen bariku iluntzean txupina botaz eta bakailaoa janez hasiko dituzte jaiak, eta ondoren triki-poteoa egingo dute Iker eta Argi trikitilariekin. Biharamunean mozorroak jantzita herri bazkarian elkartuko dira nabarniztarrak. Eta domeka arratsaldean, besteak beste, bits jaia egongo da umeentzat.
Muruetako egitaraua:
- IRAILAK 5 BARIKUA
- 20:00. Esku pilota partidua: binakako txapelketaren final erdia.
- IRAILAK 6 ZAPATUA
- 11:30. Paella txapelketarako izen ematea.
- 12:00. Trontzazerra ikusgarria: Arana anaien antzinako zerratokiaren erakustaldia eta herriko trontzalarien txapelketa.
- 14:00. Paellen aurkezpena.
- 14:30. Errifa herrikoia.
- 18:00. Tortilla txapelketarako izen ematea.
- 19:00. Tortilla txapelketa.
- 19:30. Briska txapelketa.
- 20:15. Tortilla txapelketaren sari banaketa.
- 21:15. Bostenbor taldearen kontzertua.
- IRAILAK 7 DOMEKA
- 11:15. Meza nagusia Muruetako koruak abestuta.
- 12:00. Urdaibai dantza taldea.
- 13:00. Igor Duñabeitia eta Aritz Irazabal aizkolarien desafio ikusgarria.
- 15:00. Herri bazkaria Kamiñoko erretegian.
- 18:00. Goitibehera jaitsiera.
- 20:00. Esku pilotako partidua: binakako finala.
- IRAILAK 8 ASTELEHENA
- 11:15. Meza nagusia. Ostean bingoa, boloak eta zozketa.
- 17:00. Umeen jolasak.
- 18:30. Muruyaren eskutik kale antzerkia.
Nabarnizko egitaraua:
- IRAILAK 5 BARIKUA
- 20:00. Txikilimañak eta txupinazoa.
- 21:00.Bakailao jana hiru tabernetan. Gaueko erronda alaitzeko triki-poteoa Iker eta Argigaz.
- IRAILAK 6 ZAPATUA
- 15:00.Herri bazkaria frontoian (mozorrotuta joateko eskaria egin diete herritarrei antolatzaileek).
- 17:00. Erromeria Aitor Lesagagaz.
- 21:00. Triki poteoa Joseba eta Xabigaz.
- IRAILAK 7 DOMEKA
- 12:00. Txikilimañak eta Kabelinatxe dantza taldea.
- 13:00. Meza. Ostean Roberto eta Idoia trikitilarien saioa.
- 17:00. Bits jaia. Ondoren txokolatada.
- 18:00. Pilota partiduak herriko promesekin.
- IRAILAK 8 ASTELEHENA
- 12:00. Meza. Ostean hamaiketako herrikoia hiru tabernetan eta triki poteoa Joseba eta Xabigaz.
- 18:00. Mus eta briska txapelketa. Triki poteoa Roberto eta Idoiagaz.
- IRAILAK 9 MARTITZENA
- 12:00. Herriko hildakoen aldeko meza. Ostean txantxiku lehiaketa eta Iker eta Argi trikitilarien saioa.
- 17:00. Umeen jolasak.
- 20:00. Morokil jana Herriko tabernan eta Nabarniz jatetxean.