
Inguru horretan, hala ere, ordutegi jakin bat eta baldintza batzuk eta ezarri ditu udalak.
Hain zuzen, txakurrentzako gune izango da leku hori 20:00etatik 10:00etara, maiatzetik irailera bitartean; urritik apirilera artean, berriz, 18:00etatik 10:00etara arteko ordutegia izango du. Tarte horretan, beraz, txakurrak lotu gabe eduki ahal izango dituzte jabeek; betiere, «arriskutsuak ez diren txakurrak», azken horiek lotuta eraman beharko dituzte eta.
Ordutegi horren barruan, gainera, zenbait baldintza bete beharko dituzte gune horren erabiltzaileek: besteak beste, txakurren kakak batu beharko dituzte, eta txakurrak denbora osoan beraien jabeekin egon beharko dira.