
Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak heltzear direla eta, txosnetako egitaraua aurkeztu zuten atzo Bermeoko portuan, Herrirako jai lelopean. Urte osoan lan egin ostean, hainbat norbanako eta taldegaz osatutako «egitarau zabal, izugarri, publiko, parte hartzaile,koloretsu eta kreatiboa» dakarte aurten txosnalariek; horrela, «herri bizi bat eraikiz». Azken finean, borondateagaz eta inplikazioagaz, nork bere irudimena, gogoa eta ahalegina jarrita, herri osoarentzako eta herri osoan zabalduko duten egitaraua sortu dute; «guztion artean egindakoa, guztiok gozatzeko».