Kubako saltsa dantza klaseak emango dituzte Astran
Jakinarazi dutenez, eguaztenean (hilaren 3a) eta eguenean (hilaren 4a) Kubako saltsa dantza klaseak emango dituzte Astran. Hain zuzen, 18:00etatik 20:45era emango dituzte saltsa klaseak, eta doakoak izango dira. Hala, antolatzaileek parte hartzeko deia egin dute, giro ezin hobean saltsa dantzatzen ikasteko aukera izango baitute interesatuek.