
Hain zuzen, 13.580 iksleren eta 874 irakasleren bisita izan zuen dorretxeak joan den ikasturtean. Bisitari guztien artean, ia 8.000 ikaslek zentro horretako eskola programa didaktikoan parte hartu dute, eta horien irakasleek balorazio ona egin dutela jakitera eman dute Madariaga dorretxeko arduradunek. Gainontzeko ikasleek (5.627) ekintza ea erakusketa ezberdinetan parte hartu dute.
2013ko urriaren 7an hasi zen Madariaga dorretxea Eskola Programa Didaktikoa garatzen, eta, orduz geroztik, 147 egunetan burutu dute, eta 114 ikastetxek parte hartu dute.