Gernikako haritza ahulduta baina bizirik dagoela azaldu dute adituek
https://www.youtube.com/watch?v=wSAq9wfFl-s
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Gernikako Arbolaren egoera kezkagarria dela onartu dute gaur, Juntetxean eman duten prentsaurrekoan. Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente Ana Madariagak, Basalan basogintza zerbitzuetako enpresako injeniari Kepa Txarterinak eta EHUko Landareen Biologia eta Ekologia saileko irakasle titularra den Miren Duñabeitiak eman dituzte azalpenak. Madariagak esan duenez, arbola ahul dago, eta ez da hazi espero beste. Duñabeitiak argitu du haritzak oxigeno falta duela, eta sustraiak oxigenatzeko eta arbolaren metabolismoa hobetzeko zein neurri hartu dituzten azaldu du: “Oxigenorik ez izateak aldaketa fisikoak, kimikoak eta biologikoak eragin ditu lurzoruan, eta kalte egin dio zuhaitzari; horregatik, ez da behar beste hazi”. Era berean, energia sortzeko gaitasuna gutxitu du Gernikako Arbolak, sustraietatik elikagaiak eta uraa hartzeko gaitasuna oztopatuz. Horrek, arbolaren biziraupena arriskuan jarri duela aipatu du Duñabeitiak. “Beraz, babes neurri modura, eta neguari aurre egin ahal izateko, zuhaitzak behar baino lehenago gorde du hostoetako esnea”. Hala, udazkena aurreratu duela esan dute adituek, eta hori dela hain hosto gutxi eta marroiak izatearen arrazoia.
Gaur egun hainbat froga egiten ari dira adituak. Basalaneko injeniari tekniko Kepa Txarterinak zehaztu duenez, luzoruaren permeabilidadea, hezetasuna gordetako gaitasuna, profilaren homogeneotasuna, permeabilidade gutxiko edo permeabilidaderik gabeko aukerak edota lurzoruaren konposizioa aztertzen ari dira, besteak beste. Abuztuan haritzaren hondatze-egoera egonkortzen ibili dira, eta, orain, tratamendu berezi bat hartzen ari da haritza.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.