Gautegiz Arteagako Udalak herriko plaza handituko du ondoko lursail bat erosita
Hala, udalaren ustez, «Gautegiz Arteagako herritarren gozamenerako herri-ondarea handituko da, herriko plaza handituz, aisialdirako gune nagusia herian».
Alegia, gune hori «estrategikoa» dela deritzo udalak, «herriko bizitza sozio-kulturala batzen duen gunea zabaldu ahal izateko». Udalaren ustez, «inbertsio hori herritarrentzako lorpen handia da, herriko ondarea eta plazaren edukiera areagotzen delako; hartara, garapen sozio-kulturalaren aukerak areagotuz».