
Gautegiz Arteagako umeak, gaur, puzgarrietan
Puzgarriak eta moda desfilea izan dituzte goizean, herriko plazan. Arratsaldean, skate erakustaldia –17:00etan– eta zirku tailerraren erakustaldia –18:00– izango dira herri horretan.
Joan den barikuan hasi zituzten jaiak Busturialdeko herri horretan, eta bihar emango diote amaiera San Antolin jaiei arteagarrek. Hala ere, egun osoko egitarau zabala izango dute.
IRAILAK 2. ANTOLIN DEUNAREN EGUNA
11:00 Antolin Deuna baselizara igoera, txistulariekin
12:00 Meza santua San Antolin baselizan
Ostean, erromeria
14:00 Jaitsiera eta kalejira
Ostean, Apar jaia herriko plazan
19:00 Antzerki saioa, Hala Bazan-en eskutik (ipuin klasikoekin zerikusia duten gaiei buruz mozorrotuta joateko eskatu dute)
20:00 Txokolatada eta trikitilariak, herriko plazan
21:00 Jaiei amaiera emateko txupina