
Pasabide berria/ Gernika-Lumoko Udala
Santa Anako parkina Urbieta kiroldegiarekin batuko duen pasabidea eraiki dute, eta, trenbide gainetik, bi gune horiek lotuta daude orain. Proiektua amaituta, kirolariek eta herriko kirol-taldeetako zaleek aparkatzeko arazorik ez dute izango aurrerantzean.
Pasabidearen egitura zurezkoa dela jakitera eman du udalak Goiko plataformak hiru metroko zabalera du, eta 26 metroko luzera. Tenbidearen alde bakoitzean eskailerak daude, 30 metrokoak alde batean eta 27 metrokoaka bestean. Trenbidearen gainetik 5,37 metroko altuera hartuko du pasabideak, eta zubiak berak izango dituen argiez gainera, Urbietan jarritako argi-dorre batek ere argiztatuko du ingurua.
Egituraren zimenduak padurako lurretan jartzea izan da erronketako bat. José María Gorroño alkateak adierazi duenez, horretarako lurpeko haitzean mikropiloteak ainguratu dituzte, eta horiek uztartzen, goian, hormigoi armatuzko txapelak eta burdinazko plakak ipini dituzte. Horien gainean eutsiko da pasabidea.