Gizonezko bat atxilotu dute Gernika-Lumon, emakume bati poltsa lapurtzeagatik
Ertzaintzak 26 urteko gizonezko bat atxilotu du Gernika-Lumon, emakumezko bati poltsa lapurtzeagatik. Zapatuan 02:30en izan zen lapurreta. Herriko taberna bateko jabeak eman zuen gertaeraren berri. Ertzaintzari jakinarazi zionez, poltsa bat lapurtu zuen gizonezko bat zeukan atxikita. Ertzaintza bertaratu egin zen, eta gizonezko identifikatu ostean, atxilotuta eraman zuen.