
Bigarren jardunaldian lortu du denboraldiko lehen garaipena Bermeoko futbol taldeak. Hain zuzen, Amurrioren (Araba) futbol zelaian lortu zituen lehen puntuak bertoko taldeak,
1-3 nagusituta. Bermeotarrek markagailuari buelta eman behar izan zioten, lehen minutuetan gol bat jaso baitzuten. Hala ere, lehen zatia amaitzerako 1-2 zegoen aurretik Bermeo. 1-3koa, 85. minutuan sartu zuten kostaldekoek.
Gernikak, bestalde, garaipenik lortu barik jarraitzen du. Lehen jardunadian berdindu egin zuen, eta, bigarrenean, berriz, galdu. Hain zuzen, Portugaleteren kontra galdu zuten gernikarrek, 1-0eko emaitzagaz. Bi jardunaldi jokatuta, bertoko taldeak puntu bakarra dauka sailkapenean, eta hamaseigarren sailkatua da.