
Aurrekoetan legez, aurten ere kortezubitarrek mendi martxa bat antolatu dute datorren zapaturako, hilaren 19rako. Dagoeneko izen emateko epea zabaldu dute; hala, martxan parte hartu nahi dutenek Gernika-Lumoko Tandem dendan edota Lagun Etxe tabernan, zein Kortezubiko udaletxean emon dezakete izena. Era berean, Euskadiko Kutxako 3035-0022-41-02211549997 kontu korrontean ordainduz ere eman ahalko da izena.
Aldez aurretik izena ematen dutenek zortzi euro ordaindu behar dituzte, eta egunean bertan ordainduta, berriz, hamar euro.