XIV. Gorefest jaialdia hartuko du barikuan Bermeok
Mundu mailako film laburrak eta zinema alternatiboa bilduko ditu barikuko saioan Spookypheria Productions elkarteak Bermeoko Udalaren laguntzagaz. Zinemaren alde ilunaz gozatzeko aukera izango dute Nestor Basterretxea aretora bertaratzen direnek; hala, terrorea, gorea, suspensea eta umore ona uztartutako jaialdia izango da. Interesatuek 3 euroko sarrera ordaindu beharko dute.
Hain zuzen, 20:30ean emango diote hasiera jaialdiari laburmetraien emanaldiek, eta ostean aurkeztuko dituzte Ataun Of the Dead eta Joxean’s Hil Eben fil laburrak, Xabier Padin eta Beñat Iturrioz zuzendarien eskutik. Animazio aktoreek, gainera, Bermeo zientifiko zoro eta bestelako pertsonaiez beteko dute.
Spookypheria elkarteak herritarrei dei egin die jaialdian parte hartzera eta ondo pasatzera.