Kicking & Alive taldeak joko du Gernika-Lumoko udako kontzertuetan
Bihar (uztailak 10) emango du kontzertua Gernika-Lumoko taldeak, 21:30ean, Pasealekuan. Euria balitz, hala ere, kontzertua Lizeo Antzokian izango dela jakinarazi dute.
Paul Omaetxebarria (gitarra eta ahotsa), Arkaitz Gaztelu (pianoa), Joseba Obieta (baxua) eta Patxi Goikoetxea (bateria) dira taldekideak, eta pop-rock doinuak jotzen dituzte.