Aurreko urteetan legez, aurten ere aisialdirako eta bainu egokiturako
Hondartza Denontzat zerbitzua eskainiko du Bizkaiko Foru Aldundiak. Dagoeneko martxan da zerbitzua eta Busturialdean, Mundakako laidatxu hondartzan dago eskura. Halaber, Getxoko Ereaga, Plentziako, Zierbenako Areeta eta Lekeitioko Isuntza hondartzara doazenek ere izango dute zerbitzu horrez baliatzeko aukera. Hamaikagarren urtez jarri du aldundiak martxan aipatu zerbitzua eta mugikortasun arazoak dituzten pertsonei bainatzen laguntzeko zerbitzua da.

Uztailaren 1ean hasi zuten eta abuztuaren 31ra arte garatuko da programa, asteko zazpi egunetan, 11:00etatik 18:30ean. Programaren helburu nagusia herritar guztiek hondartzaz gozatu ahal izatea da. Hala, aurton, mugikortasun urria duten 4.500 pertsonari zerbitzua eskaintzea da aldundiaren asmoa.
Hori posible izan daiten, haretzan erabiltzeko ekipamendua izango du aipatu hondartzetan. Gainera, beharrezko azpiegiturak eta laguntza pertsonalerako zerbitzuak ere jarriko dituztela gogogorazi du aldundiak. Hain zuzen, bainua hartzeko laguntza behar dutenei laguntzeko, aurten, 19 monitore aditu izango direla zehaztu du. Hondartza bakoitzak, gainera, zerbitzuari buruzko informazio puntua izango duela azaldu dute.
Garraio zerbitzu berezia
Bestalde, Bidaideak elkarteak koordinatutako garraio zerbitzu berezia ere badela azaldu du aldundiak; “zerbitzu hori norbanakoek zein adinekoei eta mugikortasun arazoak dituzten pertsonei laguntzeko elkarte edo erakundeek eskatu ahal izango dute, entitatearekin harremanetan jarrita : 94 426 66 00 telefonora deituta edota
bidaideak@sarenet.es helbidearen bitartez”.
Aipatu programa martxan jarri zutenetik aldundiaren eta BBKren finantzazioa izan duela adierazi du aldundiak berak; hala, aurtengo aurrekontua 90.000 eurotakoa izan dela gaineratu du.