
Bilboko musikari gazteek osatzen dute Los Mapatxes. Musika alaia eta estilo askotakoa jotzen dutela diote. Hain zuzen, folk, reggae, rock, rumba eta beste estilo askotariko abestiak taularatzen dituzte kontzertuetan. Horretaz gain, kantu ezagunak ere jotzen ditzute. Besteak beste, Bob Marley, Johny Cash eta Juaquin Sabina bezalako musikari ospetsuen abestien bertsioak ekarriko ditu taldeak Gernika-Lumoko Astrara. Bihar (uztailak 9a) joko du taldeak, 20:00etan hasita.
Taldea zazpi musikarik osatzen dute (Gaizka Gondra, Alain Llopart, Goiatz Dutto, Mc Jon, Gonzalo Aretxavaleta, Diego eta Gotzon), eta hainbat instrumentu jotzen dituzte: trikitia, perkusioa, gitarra, ukelelea, banjoa, harmonika…