Kultur eragileen arteko batzarra egingo dute Gautegiz Arteagan
Udal kultur batzordeko zinegotziek batzarrerako deia egin dute barikurako (uztailak 11). Jakinarazi dutenez, jai batzordeko kideek, herriko kultur eragileek, zein interesa duten norbanako guztiek parte hartu dezakete batzarrean. Hain zuzen, herriko jaien eta ekitaldi desberdinen antolaketaz ariko dira parte hartzaileak. Batzarra Gautegiz Arteagako Kultur Etxean egingo dute, 18:30ean.