
Datozen egunetan kale-izendegi berria kaleratuko du Gernika-Lumoko Udalak. Plano berriak informazio turistikoa jasoko du. Hala, bisitarientzat tresna oso lagungarria izango da, bertoko herria bisitatzen dutenean.
Planoan iruditxoen bidez markatuko dituzte herriko ondare guneak, zein turismo, kultura eta merkataritza guneak. Modu berean, aparkalekuak, ostatuak eta errepideak ere oso ondo zehaztuko ditu udalak.
Jakinarazi dutenez, 12×17 zentimetroko 5000 ale kaleratuko dituzte, eta turismo bulegoan banatuko dituzte.