
19:00etatik 20:30era egingo dute dastaketa; hain zuzen, Bale Arrantzaren Interpretazio Zentroan, Bermeon kokatuta dagoen Aita Guria baleontzian. Dalata ekimenak “giro paregabean” egingo du arrain produktuen kata; hala, herritarrak bertan parte hartzera deitu ditu. Horretarako, interesatuek Aita Guria belontzira edota Turismo Bulegora (94 617 91 54) jo beharko dute izena ematera.
Gogoratu Aita Guria uztailaren 1ean zabaldu zutela, horrela, XVII. mendeko bale ehiztarien bizimodua ezagutzeko aukera emanez bai bermeotarrei zein kanpokoei. Barikuko dastaketaz gain, aurrerantzean ere dastaketa gehiago egitea aurreikusten dute Aita Guria-ka arduradunek; hain zuzen, udan hilero dastaketa didaktiko bi egiteko asmoa erakutsi dute.
Hala ere, ez da berrikuntza bakarra izango; horrez gain, kontzertuak eta umeei zuzendutako bisita bereziak egitea ere aurreikusten baitute.
Halaber, baleontzia berau bisitatzeko aukera ere badagoela gogora ekarri du Bermeoko Udalak; alegia, irailaren 14ra bitartean, martitzenetik zapatura 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara bisitatu ahalko da baleontzia; domeketan, berriz, 10:00etatik 14:00etara egongo da zabalik. Irailaren 17tik abenduaren 31ra arte, aldiz, eguazten eta eguenetan 10:00etatik 14:00etara, bariku eta zapatuetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, eta domeketan 10:00etatik 14:00etara egongo da zabalik
Aita Guria.