Muinogorri elkarteak hemezortzi urte daramatza Foruko Txakolin dastaketa antolatzen. Helburu nagusia eskualdeko txakolin desberdinak ezagutaraztea da, baina baita bertoko ardo hoberena aukeratzea ere.
Azken urtetan bezala, Jon Andoni Rementeria, Patxi Zabala eta Bittor San Miguel sommelier-ak, eta Gorka Ordorika enologoa izan dira aurtengo dastatzaileak. Antolatzaileek diotenez, “2014ko txakolina kalitate onekoa dela esan zuten adituek”

.
Guztietan hoberena, baina, Belendizko (Arratzu)
Mintxiko izan zen, eta Alex Mestraituak jaso zuen saria. Bigarren postuan Gautegiz Arteagako
Egala sailkatu zen, eta hirugarrenean Kortezubiko
Marko. 2012an eta 2013an txapela jantzi zuen
Marko txakolinak, baina aurten ezin izan du garaipena errepikatu.
Adituek ez ezik, herritarrek ere izan zuten txakolin desberdinak dastatzeko aukera, eta jai giroa nagusitu zen taldearen egoitzan. Txakolinak dastatzeko, gainera, 800 pintxo inguru prestatu zituzten Muinogorrikoek.
Antolatzaileek txakolinaren kalitatearen hobekuntza ere nabarmendu dute. Azken urteetan aurerrapen handiak egin direla deritzote, eta horri esker txakolinaren fama bertoko mugetatik haratago hedatu dela.