
Herritarrek deituta, barikuan, alnean ari zela zendu zen gaztearen heriotza salatzeko elkarretaratzea egindute, 19:00etan.
Prekarietatea hiltzailea. Lan istripu gehiagorik ez lemapean batu dira. Muxikako etxebizitza bateko teilatuan lanean ari zela hil zen joan den astean 33 urteko gaztea. Ustez, beharrean ondoeza sentitu, zorabiatu, eta bat-batean hil zen. Dena den, autopsia egin behar zioten gorpuari, eta haren emaitzak argituko dute langile gaztearen heriotza.
LAB sindikatuak gertatutakoa lehenbailehen argitzeko exijitu zuen, eta lan baldintzak aldatzeko konpromisoak eskatu zituen