Urteko lehen hegaluzeak porturatzen hasi dira Bermeon
Hegaluzea portu gehienetan sartu baldin bada ere, bertoko kostaldetik urrun dabil arraina. Momentuz, Irlanda azpian eta inguru horietan dabiltza arrantzatzen.
Bermeon, esaterako, 39.000 kilo lehorreratu zituen Goienkale ontziak, atzo (uztailak 3). Bataz beste 3,17 eurotan saldu zuten kiloa San Pedro kofradian.