Muxikan hil den langilearen heriotza salatu du LABek
Gaur goizean hil da 33 urteko langilea, teilatuan lanean ari zela. Haren sendiari elkartasuna adierazteaz gain, gertatutakoa lehenbailehen argitzeko eskatu du sindikatuak. Era berean, gogor salatu du aurten, Euskal Herrian, guxtienez 24 langile hil direla, eta gaurkoa aste honetako bigarren heriotz istripua izan dela.
Administrazioko arduradunen isiltasuna ere salatu du LABek, eta egoera aldatzeko konpromisoak eskatu ditu. “Langileok bizi ahal izateko lan egiten dugu, eta ez saiakera horretan hiltzeko”, dio sindikatuak. Lan istripuak lan egiterako orduan patronalak ezartzen dituen baldintzen emaitza direla gaineratu du, eta, horren aurrean, eredu ekonomikoa aldatzea ezinbestekoa dela.