
Lumoko osoko bilkura
Uztailaren 2ko udal osoko bilkuran EAJk egindako akusazioen aurrean azalpenak eman ditu udal kontu-hartzaileak, idatziz. EAJren esanetan, iazko aurrekontuan milioi bat euro gutxiago aurreikusi zuten urteko aurrekontuan, Udalkutxatik heldutako partidari zegokienez. Kontu-hartzaileak emandako azalpenen arabera, zenbateko likidoa zen 2013ko aurrekontuak udalkutxaren atalean jaso zuena, “2009ko, 2011ko eta 2012ko zorrak kenduta eta 2010eko likidazio positiboa gehituta”. EAJk osoko bilkuran salatu zuen 2013an Udalkutxak Gernika-Lumori 8.862.203 euro eman zizkiola, eta aurrekontuak, ordea, milioi bat euro gutxiago jaso zuela. Beraz, kontu-hartzaileak azaldu duenez, Udalkutxarengandik jasotako sarrerak “behar bezala” kalkulatu zituzten, eta ez dutela dirurik ezkutatu.