Gizon bat atxilotu dute Gernikan, ustez Bermeon 68 ordenagailu lapurtu dituelako
Eguenean atxilotu zuen Ertzaintzak ustezko lapurra, Gernika-Lumon. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, atxilotutakoak, ustez, 68 ordenagailu lapurtu zituen Bermeoko institutu batean. Ekainaren 20ko asteburuan lapurtu zituzten ordenagailuak, eta, joan den astelehenean (hilaren 23an) hasi zuen Ertzaintzak gertatutakoa argitzeko ikerketa. susmagarri bat identifikatu, eta haren etxebizitzara joan ziren poliziak. Ertzaintzak 58 ordenagailu bererskuratu ditu.