Gernikako pelotariek markinarren kontra jokatuko dute herriarteko txapelketako finala
Gernika-Lumoko Arkupe taldeko pelotariek BBK Herriarteko txapelketako finala jokatuko dute asteburuan. Final erdietan Elorrio kanporatuta lortu dute finalean sartzea.
Final erdietako joanekoan hiru mailetan nagusitu ziren gernikarrak, eta bueltako partiduan hirutik bitan galdu dute, eta bakarra irabazi. Barikuan jokaturiko bueltako partiduetan gazteek 22 eta 1 irabazi zuten. Kadeteek 22 eta 13 galdu zuten, eta nagusiek 22 eta 19.
Finalean sartzea lortu dutelako eta txapelketan egindako lan onagatik “pozik” daude Arkupeko pelotariak. Iazko finaleko txapeldunak dira gernikarrak eta iazkoa errepikatzeko asmoz doaz finalera. Hala ere, orain arte moduan gogor borrokatu beharko dute, esan dutenez, final “parekatua” izango da eta.
Finala Elorrion jokatuko dute zapatu arratsaldean, 17:00etatik aurrera.