Gernika-Lumoko Udalak jakinarazi duenez, enpresa txikiei eta ertainei (ETE) zuzendutako hitzaldi bat antolatu dute Lanbide Ekimenak tokiko garapenerako agentziak, eta Irekur eta Buy Urdaibai enpresa elkarteek. Berbaldiaren helburua da Europar Batasunaren programaren eta finantzazino-tasa interesgarri horien berri ematea.
ETEentzako aukerak, Horizon 2020 programaren barruan izenburupean emango dute hitzaldia. Hain zuzen, programak zein aukera eskaintzen dituen azalduko dute, helburuen, funtzionamenduaren eta betekizunen berri emanez.
Hitzaldiak bi orduko iraupena izango du, eta bihar (uztailaren 1a) emango dute, 17:00etan, Barrutia auzoko (Aratzu) Eraikuntzarako Teknologgia Berrien Berrikuntza Zentroan. Argibide gehiago nahi izanez gero, 94 625 57 58 telefono zenbakira deitu dezakete interesatuek.