Bi ikastaro emango dituzte Lanbide Ekimenek uztailean
Gaur egun merkatua nola aztertu irakatsiko duen ikastaroa, eta prezioak ezartzerakoan errentagarritasuna nola atera azalduko duena. Bi ikastaro horiek emango dituzte Lanbide Ekimenek uztailean. Uztailaren 16an emango dute lehenengoa, 09:00etatik 14:00etara; eta uztailaren 17an bigarrena, 09:00etatik 13:00etara.
Alhondiga kalean emango dituzte ikastaroak, eta uztailaren 14a da izena emateko azken eguna. Ikastaroak doakoak izango dira.