Ertzantza Arrano taberna miatzen
Aldarrikapena eta jai giroa uztartuz, Gernika-Lumoko herritarrek
Arrano ez itxi! eguna antolatu dute, biharko. Arrano taberna 35/02 sumarioaren -herriko tabernen sumarioa- barruan epaitzen ari dira, eta egoera horren aurrean kalera ateratzeko deia egin dute gernikarrek. Hala eginez, bertoko herritarren prozesuarekiko desadostasuna agerian utzi nahi dute, auzipetuei elkartasuna adierazteaz gain.
Antolatzaileek
Arrano ez itxi! egunagaz bat egitera deitu dute, aldarrikapen eguna izateaz gain, ondo pasatzeko aukera ere izango baitute bertaratutakoek.Egitarauaren barruan, hainbat ekintza izango dira aukeran, eta ez da aspertzeko betarik izango.
110 herriko taberna daude auzipetuta 35/02 sumarioan, tartean Bermeokoa, Gernika-Lumokoa, Lekeitiokoa, Markina Xemeingoa, Ondarroakoa eta Mutrikukoa. Bestalde Batasunako 34 kide ere ari dira epaitzen sumario horretan, tartean Karmelo Landa eatarra eta Jon Martinez sukarrietarra. Ahozko epaiketa martxoan amaitu zen, eta, horrenbetsez, auzipetuak erabakiaren zain daude.
Egitaraua
- 12:00etan. Triki poteoa herriko tabernetatik.
- 14:00etan. Arrano ez itxi! talde argazkia aterako dute.
- 14:30ean. Tabernari oihen bazkaria.
- 17:30ean. Kontzertu sorpresa.
- 21:00etan. Karaokea.
- Ostean. Sorpresa gehiago. Txupito internazionalistak, etxeko DJak…