Poney-ak gizonak baino gehiago izan dira Belendizko (Arratzu) jaietan egin duten desafioan. Animaliak, batetik, eta gizonak, bestetik; talde biek 225 kiloko harria mugitu behar izan zuten zapatuan. Poney-ek 54 untza egin zituzten, eta 53 gizonek. Paella txapeketaren aurretik egin zuten desafioa, jaia girotuz; kinielak ere egin zituzten zenbaitzuek. Festak giro onean igaro dituzte; aurten, gainera, san juan sua piztu eta dirua bildu dute koroidemia gaitzaren ikerketarako