Kudeaketaren berri emateko agerraldia egingo du Bermeoko Udalak datorren eguenean
Uztailaren 3an Nestor Basterretxea aretoan batuko da udala 19:30ean. Besteak beste, Udal Gobernuaren kudeaketaren berri emango dute bertan Idurre Bideguren herriko alkateak eta Josu Unanue alkateordeak. Horrez gain, martxan jarritako proiektuak ere azalduko dituzte eta etorkizunekoez ere hitz egingo dute.
Bidegurenen eta Unanueren azalpenen ostean, herritarrek dituzten zalantza edo galderak azaltzeko aukera izango dute. Agerraldiaren helburua “herritarrek Bermeoko Udalaren egoerari eta kudeaketari buruz infomazio zuzena, gardena eta lehen eskukoa” jasotzea dela azaldu dute udaletik. Hala, herritar guztiak agerraldian parte hartzera gonbidatu dituzte, hartara, “gure herria denon artean eraikitzeko”.