Domekan bosgarren mendi martxa egingo dute Ibarrangelun, Gozpuzti jaiei amaiera emanez. Udaletxean ekingo diote ibilbideari, eta besteak beste Ibinaga, Lastarria, Laga, Akorda, Lugarrio, Arketa, Atxerre, Garteiz, Tremoia eta Durukiz inguruak zeharkatuko dituzte.
Bi ibilbide prestatu dituzte: luzea eta laburra. Luzeak 22 kilometro ditu, eta laburrak 8 kilometro. Lehenengoa egingo dutenak 08:30ean irtengo dira Elizaldeko plazatik. Martxa laburragoa egingo dutenak, berriz, ordubete beranduago irtengo dira leku beretik.
Mendi ibilaldira joateko 12 euro ordaindu behar dira. Egunean bertan apuntatu daiteke 08:00etatik 08:30etara. Baina, aurretik izena eman gura dutenak Ibarrangeluko kultur etxetik pasatu edo bertara deitu dezakete, 94 627 61 98 telefono zenbakira.