Elantxobeko sanpedroak
Sanjoanei lekukoa hartuta eta San Kristobal jaiei lekua eginez datoz beste urte batez sanpedroak gurera. Mundaka eta Elantxobe kostako herri txikiak izan arren, jaiak handiak iza ohi dira horietan, eta, oraingoan ere, hala izateko egitarau zabal prest dute. Bermeon ere, izango dute zer edo zer sanpedroetan.
Umeentzako jolasekin hasi eta mendi martxagaz bukatuko dituzte jaiak Elantxoben; egun horien artean, baina, asko izango dira aukerako ekintzak: musikarik ezta faltako, ezta triki poteorik edota hamaiketakorik ere. Urtero legez, marmitako lehiaketa ere egingo dute, eta mus txapelketa eta pelota partiduak ere egongo dira, beste hainbaten artean.
Mundakako jaiak, aldiz, berritasun batekin datoz: Mundakatik Katillotxuko gordailurainoko krono igoera antolatu baitute. Hala, bihar parte hartzen dutenek 2 kilometro eta 164 metroko garaiera izango dute erronka. Horrez gain, musikaz, jokoez, play-back eta sukalki txapelketez, kirol ekintzez eta beste hainbat ekintzez gozatzeko aukera izango da herri horretan, jaietako azken trakaren soinua entzun artean.
Lumo, Marmiz, Zarrabenta eta Ibarruri ere jai giroan
Mendatako Marmiz eta Zarrabenta auzoetan, Muxikako Ibarrurin eta Lumon San Pedro jaietan murgilduko dira asteburuan. Domekan San Pedro egunez egingo dituzte ekitaldi nagusiak, baina aurretik ere bada non aukeratu.
Lumon, txupinaren jaurtiketarekin hasiko dituzte sanpedroak gaur. Segituan pintxo potea egingo dute, eta jaiak umore onez hasteko Gotzon eta Jony Prohibidoren bakarrizketak entzungo dituzte bidlutakoek. Bihar goizean koadrillek paella txapelketa eta herri kirolak egingo dituzte. Eguerdian, Lumoko bizilagunen anai arteko bazkaria egingo dute, eta arratsaldean briska nahiz mus txapelketak, eta erromeria
Domekan, berriz, marmitako, igeltokia, tiragoma eta tute txapelketak egingo dituzte. Umeentzako jolasak, txokolatea eta diskoteka ere egingo dituzte gazteenek ondo pasatzeko.
Mendatako Marmiz auzoan zapatuan egingo dute San Pedro jaia. Goizean hamaiketakoa, umeen jolasak eta poteoa egin ostean, eguerdian elkarrekin bazkalduko dute. Zarrabenta auzoan, berriz, domekan batuko dira San Pedro baselizaren bueltan. 12:00etan egingo dute meza herriko koruak abestuta. Ostean ardo eta gaileta jana egingo dute, trikitilariek giroa alaitzen duten bitartean. Amaitzeko, txokoan bazkalduko dute jai giroan.
Bestalde, Muxikako Ibarruri auzoan San Pedro ermitan elkartuko dira domekan. Meza ostean Kaixarranka dantza, umeen jolasak, kangrejo jana, eta igel eta porra txapelketak egingo dituzte. Herri bazkaria eta erromeriarekin borobilduko dute eguna.
EGITARAUAk, HERRIZ HERRI
Bermeo
Ekainak 29, domeka. 10:15ean, udalbatza Sabino Arana enparantzan batuko da, Santa Eufemia elizarantz abiatzeko; 10:30ean, prozesioa hasiko da Santa Eufemia elizatik; 11:00etan, meza, Santa Eufemia elizan; 12:00etan, pintxo dastaketa, musika eta igel txapelketa Eupeme Deuna enparantzan; 13:30ean, Kurtzioko baselizaren aldeko zozketa Eupeme Deuna enparantzan.
Elantxobe
Ekainak 28, zapatua.
18:00etan, umeei zuzendutako jolasak frontoian; 18:00etan, mus txapelketa Makues tabernan; 20:00etan, Argi eta Ikerrekin triki poteoa; 22:00etan, Sargo taldearen kontzertua; 23:00etan, The Uski’s taldearen kontzertua; 00:00etan, Haitzama taldearen kontzertua.
Ekainak 29, domeka. 11:00etan, meza Zornotzako koroagaz; 12:00etan, triki poteoa eta hamaiketakoa elizpean; 12:00etan, KAE 1. mailako estropadak portuan: Elantxobeko XXVII. Ikurriña.17:30tik 20:30era, puzgarriak Elizabarriko plazan; 19:00etan, pelota partiduak; 21:00etan, saltsa animazioa; 23:30ean, Imuntzo eta Belokigaz erromeria.
Ekainak 30, astelehena. 13:00etan, triki poteoa; 15:30ean, marmitako lehiaketa ( izena bezperan eman behar da Elizabarrin); 19:00etan, Bermeoko konpartsa: erraldoiak eta buruhandiak; 22:00etan, erromeria Esteibar eta Obietagaz.
Uztailak 6, domeka. Elantxobeko IV Mendi Martxa: 08:30ean, Ibilaldi luzekoen irteera; 10:00etan, ibilaldi laburrekoen irteera.
Mundaka
Ekainak 27, gaur. 12:00etan, Bizkaiko Suhiltzaileen Izaro – Mundaka Trabesia; 15:00etan, bazkari herrikoia plazan; ostean, jolas-olinpiadak plazan; 20:00etan, Basanetik behera koadrilen jaitsiera, Txilipitxeruen musikak girotua; 03:00etan, alborada.
Ekainak 28, bihar. Goiz eta arratsaldez, umeentzako ekintzak; 11:00etan, plazatik abiatuta, krono Igoera Katillotxuko gordailura; 12:00etatik 14:00etara, umeentzako tailerrak plazan; 19: 30ean, IX. Euskadiko Selekzioen arteko Txapelketa gaztetxoen mailan, Isla Kale kiroldegian; 17:00etatik 19:00etara, ume eta gazteentzako puzgarriak eta iman tailerra frontoian: 19:30ean, Kalejira txistulari eta buruhandiekin; 20:30ean, Motxaila Band elektrotxaranga herriko plazatik abiatuta; 22:00etan, Oihan Vegaren diskofesta herriko plazan.
Ekainak 29, domeka. 10:30ean, txistularien kalejira; 12:00etan, meza nagusia Udalbatza osoarekin; ondoren, prozesioa; 17:00etan, itsas jaia portuko moilan; 18:30ean, pelota partiduak frontoian; 20:00etan, Deboson talde kubatarraren kalejira; 21:00etan, kubatarren kontzertua herriko plazan.
Uztailak 3, eguena. 11:00etan hasita,umeentzako euskal jolasak; 13:00etan, meza nagusien omenez;14:00etan, bazkaria; arratsaldean, dantzaldia Duo Marfilekin Casinoan; 19:00etan, umeen playback-a Lehendakari Agirre Enparantzan; 22:00etan, nagusien playback-a.
Uztailak 4, barikua. 17:30ean, Zumba egiteko aukera, herriko plazan; 18:30ean, pala partiduak frontoian; 19:30ean, tanborrada txistulari eta lamiekin;
22:00etan, Zona 0 taldearen kontzertua; 22:45ean, Galarren taldearen kontzertua; 23:30ean, Haxotz taldearen kontzertua.
Uztailak 5, zapatua. 10:00etatik aurrera, sukalki txapelketa; 11:00etan, txistularien kalejira; 13:00etan, kazolen aurkezpena eta sari banaketa; 19:30ean, Elvi El Ventrilocuoren ikuskizuna plazan; 22:00etan, Akerbeltzekin dantzaldia, plazan.
Uztailak 6, domeka. 11:00etan, txistularien kalejira buruhandiekin; 13:00etan, txistularien Kontzertu kantaldia plazan; 18:30ean, pelota partiduak frontoian; 22:30ean, azken traka portuan.
Lumo
Ekainak 27, gaur. 19:00etan, San Pedro jaien hasierako txupina; 19:05eatik 21:00etara, pintxo-potea; 21:00etan, umore gaua. Umorezko bakarrizketak Gotzon eta Jony Prohibidoren eskutik.
Ekainak 28, bihar. 11:00etatik 11:30eara, tortilla txapelketaren izen emotea; 12:30ean, Piratak herri kirolak; 13:45ean tortillen aurkezpena; 14:00etantortilla txapelketako sari banaketa; 14:30ean, Lumoko bizilagunen bazkaria (9 eurotan txartelak salgai daude Sorkun ile apaindegian, Zallo Barri tabernan eta Uribarri kirolak dendan); 17:00, briska txapelketa. (Izen emotea 5 euro bikoteko); 19:30ean, erromeria Obietarekin; 20:00etan, Mus txapelketa. (Izen emotea 20 euro bikoteko).
Ekainak 29, domeka. 09:00etan, oinezkoen eta zaldizkoen martxak (hamaiketakoa); 11:00etatik 11:30era, Marmitako, Igeltokia eta tiragoma txapelketen izen emotea; 11:40ean, Igeltokia txapelketa; 12:10ean,Tiragoma txapelketa; 13:00etan, meza (ostean ardoa eta gailetak); 13:30etik 14:00etara, kazolen aurkezpena; 14:30ean, marmitako txapelketaren sari banaketa; 17:00etan,tute txapelketa (Izen emotea 20 euro bikoteko); 17:00etatik 20:00etara, umeentzako jolasak URE taldearekin; 20:00etan,txokolatea umeentzat; 20:00etatik 21:00etara, gaztetxoentzako diskoteka Xaiborrekin; 21:00etan, bertso saioa.
Marmiz (Mendata)
Ekainak 28, bihar. 11:00etan, jaien hasiera (ostean hamaiketakoa, umeen jolasak eta poteoa egingo dituzte); 14:00tan, bazkaria (Musika egongo da egun guztian).
Zarrabenta (Mendata)
Ekainak 29, domeka. 12:00etan, meza herriko koruagaz (jarraian ardaua eta gailetak, trikitilarien musikaz alaituta. Ostean, bazkaria txokoan).
Ibarruri (Muxika)
Ekainak 29, domeka. 11:30ean, meza nagusia, abesbatza eta txistua (Ondoren kangrejo jana denentzat); 13:00etan, umeen jolasak; 13:30ean, kaxarranka (Ostean igel eta porra txapelketak); 15:00etan, herri bazkaria eta erromeria.