Gizon bat atxilotu dute, adingabe bati sexu erasoa egitea leporatuta
Atzo atxilotu zuten 44 urteko gizonezkoa, Muxikan. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, martitzenean adingabe bati sexu erasoa egiteagatik atzeman dute gizonezkoa. Ustez, martitzen gauean, Zornotzatik Bilbora zihoan trenean egin zion eraso atxilotuak adingabeari. Trenean bakarrik geratu zirela aprobetxatuta, inmobilizatu egin zuen, eta ukitzen hasi. Hala ere, gazteak ihes egitea lortu zuen, eta senideei deitu zien, laguntza eske. Ostean, Ertzaintzarengana jo zuen, gertatutakoa salatzeko.
Erasotzailea identifikatu ostean, Muxikan atxilotu zuten atzo.